4 Makurkeriak asmatzen diharduzu etengabe;zure mihia labana zorrotza, maltzurkeria-zalea.
5 Maiteago duzu gaizkia ongia baino,gezurra hizketa jatorra baino.
6 Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek!
7 Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko,zeure bizilekutik botako,zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.
8 Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoaketa barre egingo diote, esanez:
9 «Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez zuena,konfiantza bere aberastasunetan jarrieta bere makurkerietan oinarritua!»
10 Nik, berriz, Jainkoaren etxean olibondo hezearen antzeko,haren maitasunean dut konfiantza beti-betiko!