1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan . Davidena. Miktam. Davidek Saulengandik haitzulora ihes egin zuenekoa.
2 Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz,zuregan dut babesa eta;zure hegalen itzalpean babesten naiz,ezbeharra igaro artean.
3 Jainkoari degiot dei, Goi-goikoari,nire alde mendeku hartzen duen Jainkoari.
4 Zerutik bidaliko du norbait,erasotzaileen laidotik ni salbatzera.Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bidaliko dizkit.
5 Lehoien artean natza, gizaki-gose diren horien artean;horien hortzak lantza eta gezi, mihia ezpata zorrotz.
6 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko! Zure ospea mundu osoaren gain!