2 Jauna, ez ni zigortu haserre, ez ni zentzatu sumindurik.
3 Erruki zakizkit, Jauna, makaldua bainago;senda nazazu, Jauna, hezur guztiak koloka baititut,
4 ikara bizian barrua.Eta zu, Jauna, noiz arte geldi?
5 Arren, Jauna, libra nazazu,salba heriotzatik, onbera zara eta.
6 Hilda gero, ez da inor oroitzen zutaz;Hildakoen Egoitzan, nork goretsi zu?
7 Akitua nago aieneka.Gauero malkoz bustitzen dut ohea,blai eginda uzten etzalekua.
8 Begiak nahigabez lausotuak ditut,horrenbeste zorigaitzez ahulduak.