3 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: inola ere ez naiz eroriko.
4 Noiz arte oldartu behar duzue gizakiaren kontra,hau akabatu nahian?Pareta okertua, hesi koloka zarete guztiok!
5 Azpikeria beste asmorik ez dute,gezurra zaie atsegin, hondatzeko:hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.
6 Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,harengandik baitator nire esperantza.
7 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: ez naiz eroriko.
8 Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.
9 Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!