5 Azpikeria beste asmorik ez dute,gezurra zaie atsegin, hondatzeko:hitzez bedeinkatu, eta barrutik madarikatu.
6 Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,harengandik baitator nire esperantza.
7 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: ez naiz eroriko.
8 Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.
9 Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!
10 Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,jende xehe nahiz handiki:denak batera pisuan jarrita,haizea baino arinago igoko lirateke.
11 Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,ez jarri usterik lapurretan.Ondasunak ugalduta ere, ez eman haiei bihotza.