10 Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.
11 Hantxe kokatu zen zure herria;behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.
12 Jaunak iragarpena egin du,ugaria da mezularien taldea:
13 «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,
14 zuek artegian atsedenean zaudetelarik.Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,lumak urre gorriz.
15 Ahaltsuak erregeak sakabanatzean,Mendi-ospelean elurra ari zuen.
16 Baxango mendi, mendi gorena,gailur garaidun Baxango mendia,