20 Bedeinkatua egunero Jauna:bere gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.
21 Jainko salbatzaile dugu Jainkoa,Jainko Jaunari esker libratu gara heriotzatik.
22 Izan ere, Jaunak xehatzen ditu etsaien buruak,errudunen burezurrak.
23 Jaunak esan du: «Baxandik ekarriko ditut,itsas hondotik aterako,
24 etsaiak odoletan zapal ditzazun;zure txakurren mihiek ere izango dute partea».
25 Hor ageri da, ene Jainko, zure gorteiua,ene Jainko eta erregearen gorteiua santutegirantz:
26 kantariak aurrean, musikariak atzean,neskatxak tartean, panderoa joz.