22 Izan ere, Jaunak xehatzen ditu etsaien buruak,errudunen burezurrak.
23 Jaunak esan du: «Baxandik ekarriko ditut,itsas hondotik aterako,
24 etsaiak odoletan zapal ditzazun;zure txakurren mihiek ere izango dute partea».
25 Hor ageri da, ene Jainko, zure gorteiua,ene Jainko eta erregearen gorteiua santutegirantz:
26 kantariak aurrean, musikariak atzean,neskatxak tartean, panderoa joz.
27 Bedeinka ezazue Jainkoa batzarrean,bedeinka Jauna Israelgo elkartean.
28 Horra hor aurrena Benjaminen, gazteenaren, leinua,eta ondoren Judaren buruzagiak,Zabulon eta Neftaliren buruzagiak.