28 Horra hor aurrena Benjaminen, gazteenaren, leinua,eta ondoren Judaren buruzagiak,Zabulon eta Neftaliren buruzagiak.
29 Azaldu, ene Jainko, zeure indarra,egiaztatu, ene Jainko, gure alde egin duzuna.
30 Opariak dakarzkizute erregeekJerusalemgo zeure tenplura;
31 bertatik, egiozu mehatxu Egiptori, kanaberadiko piztiari,haren zezen- eta zekor-tropelari,zilarraren irrikaz herriak zanpatzen dituzten horiei!Sakabana itzazu herri guduzaleok!
32 Betoz opari bikainak Egiptotik,dakarzkiola arin Etiopiak esku-erakutsiak Jainkoari.
33 Munduko erresumok, kanta Jainkoari, jo soinua Jaunari.
34 Hara, zeruetan, antzinako zeruetan, zaldiz doanakoihu egin du bere ahotsaz, bere ahots indartsuaz.