7 Baztertuei etxea ematen die Jainkoak,preso zeudenak kanta artean askatzen;errebeldeak bakarrik basamortuan gelditzen.
8 Oi Jainko, zeure herriaren gidari atera zinenean,basamortuan zehar zindoazela,
9 dardara egin zuen lurrak,urtu egin zen Jainkoaren aurrean zerua,Sinaiko Jainkoaren, Israelen Jainkoaren aurrean.
10 Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.
11 Hantxe kokatu zen zure herria;behartsuen ardura duzu, oi Jainko, zeure ontasunean.
12 Jaunak iragarpena egin du,ugaria da mezularien taldea:
13 «Ihesi doaz, ihesi, erregeak eta gudarosteak!»Lurraldeko larreak harrapakin gisa banatuak dira,