4 Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria,lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain.
5 Buruko ileak baino gehiago diraarrazoirik gabe gorroto didatenak,nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak,nire etsai gezurtiak.Lapurtu ez dudana itzuli behar ote dut?
6 Ene Jainko, ezagutzen duzu nire zabarkeria,ez daude zuretzat ezkutuan nire hutsegiteak.
7 Jauna, Jaun ahalguztiduna,ez biezaie nire erruz usteak huts eginzuregan konfiantza dutenei;ez nadila lotsabide gerta zuregana jotzen dutenentzat,oi Israelen Jainkoa!
8 Zuregatik jasan ditut irainak,zuregatik estali dit lotsak aurpegia.
9 Arrotz gertatua naiz neure senideentzat,ezezagun neure amaren seme-alabentzat.
10 Zure tenpluaren maiteminak erretzen nau,zure kontrako irainak datozkit gainera.