11 Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.
12 Epaile zuzena da Jainkoa,gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.
13 Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;
14 hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten.
15 Horra, gaiztakeriaz beteak daude:okerra sortzen dute barruan, iruzurra ematen argitara.
16 Zuloa egin dute, sakon egin ere,eta egindako zuloan erortzen dira.
17 Buru gainera jausten zaie beren okerra,kaskarrean jotzen ditu bidegabekeriak.