7 Jaiki zaitez haserre, Jauna!Altxa nire etsaien amorruaren aurka!Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!
8 Bil bitez herri guztiak zure inguruan,eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.
9 Jauna da herrien epaile!Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela.
10 Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.
11 Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.
12 Epaile zuzena da Jainkoa,gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.
13 Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;