9 Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,barkatu gure bekatuak.
10 Zergatik esan behar dute jentil-herriek:«Non dute Jainkoa?»Erakuts iezaiezu, gure begien aurrean,nola mendekatzen duzun zeure zerbitzarien odola.
11 Irits bedi zureganaino presoen intziria,libra zeure indar handiaz heriotzara kondenatuak.
12 Ordaindu, Jauna, auzoko herriei zazpi halakozzuri egin dizkizuten iraina eta isekak.
13 Eta guk, zure herriak, zuk zainduriko artaldeak,eskerrak emango dizkizugu beti,zure gorespenak kantatuko mendez mende.