6 Makurtu belarria nire otoitzera, Jauna,egin kasu nire erregu-oihuari!
7 Larrialdian dei degizut: erantzungo didazu!
8 Ez dago, Jauna, zu bezalako jainkorik;zure egintzak paregabeak.
9 Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko zaizkizu,zuri, Jauna, ohore ematera.
10 Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!
11 Erakustazu, Jauna, zeure bidea,zurekiko leial joka dezadan.Batu nire bihotza barnean,zureganako begirunean bizi nadin.
12 Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut,beti-beti ospatuko.