11 Bufalo baten indarrak eman dizkidazu,usain gozoko olio berriz gantzutu.
12 Gaizkileak nire kontra altxatzen direnean,etsaiak ikusi eta zera entzuten dut:
13 «Zintzoa palmondoa bezala garatuko da,Libanoko zedroa bezala haziko;
14 Jaunaren etxean landaturik,gure Jainkoaren ondoan garatuko da.
15 Zaharturik ere fruitu emango du,mardul eta heze iraungo beti,
16 Jauna zuzena dela iragartzeko,nire harkaitza, gaiztakeriarik gabea».