2 Handia da Jauna Sionen, herri guztien gainetik garai.
3 Gorets bezate haren izen handi eta ikaragarria! Santua da bera!
4 Errege ahaltsu zara, justiziazale:zuk ezarri duzu zuzenbidea munduan,zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.
5 Goratu Jauna, gure Jainkoa,ahuspeztu haren oin-aulki aurrean! Santua da bera!
6 Haren apaizen artean ziren Moises eta Aaron,haren izenari dei zegiotenen artean Samuel:dei egiten zioten Jaunari, eta hark erantzun.
7 Laino-adarretik hitz egin zien,eta haiek gorde haren aginduak eta eman zien legea.
8 Jauna, gure Jainkoa, zuk erantzuten zenien, bai,Jainko barkabera izan zinen haientzat,beren gaiztakerietatik garbituz.