1 Dabidi berari psalmoa. Jauna, cantaturen ditut çure urricalmendua eta çucentasuna. Psalmotan cantatuco dut,
2 Eta erne egonen naiz nothagabeco bidean, ethorrico çarenean ni gana. Bihotzeco garbitasunean nindabilan ene etchearen erdian.
3 Ez nuen gauça tzarric ene beguien aitzinean eçarcen; higüindu ditut leguea hausten çutenac; Bihotz galduric etzait iratchiqui niri;
4 Ez nuen eçagutzen ene ganic baztercen cen guiçon gaixtoa;
5 Guibeletic bere laguna jaten çuenaren contra jarraiquitzen nincen; Begui hampurutsuco eta ecin-asezco bihotzeco guiçonarequin ez nuen jaten.
6 Ene beguiac lurreco guiçon fidelen alderat itzulcen ciren, hequiec enequin jarrarazteco; cein-ere baitzabilan nothagabeco bidean, hainac cerbitzatzen ninduen.