1 Azqueneraino, Idithunençat, Asaphen psalmoa.
2 Ene ahoz Jaunari deihadar eguin diot; ene ahoz deihadar eguin diot, eta hedatu darot beharria.
3 Ene hesturaco egunean bilhatu dut Jaincoa; gauaz ene escuez hari nindaguiocon, eta ez naiz huts guelditu. Ene arimac ez du nahi içan berce goçacariric;
4 Orhoitu naiz Jaincoaz, eta goçoz bethe naiz, eta alhatu dut gogoa, eta iraunguitu çait izpiritua.
5 Ene beguiec beilac aitzindu dituzte; nahasia içan naiz, eta ez naiz minçatu.
6 Gogoan erabili ditut beihalaco egunac; buruan içan ditut bethiereco urtheac.
7 Ene bihotzean alhatu naiz gauaz; lanean naducan ene burua, eta izpiritua beharcen nuen.
8 Hastancera harico othe da bethi Jaincoa, ala ez othe da oraino jarrico beguithartetsuago içatera?
9 Ala guiçalditic guiçaldira bethicotzat ebaquico othe du bene urricalmendua?
10 Ala Jaincoari urricalcen ahancico çaio, edo bere hasarrean hersico ditu bere urricalmenduac?
11 Eta erran dut: Orai naiz hasten: gambio hau Guciz-Goraren escutic dathor.
12 Jaunaz orhoitu naiz, eta hasteticaco çure sendagaila guciez orhoit içanen naiz.
13 Eta çure eguinça gucietan erabiliren dut ene gogoa, eta alhaturen dut çure asmuez.
14 Oi Jaincoa, sainduac dira çure bideac; cein Jainco da gure Jaincoa beçain handi?
15 Çu çare Jainco sendagaila-eguilea. Populuetan eçagutaraci duçu çure indarra;
16 Çure besoaz berrerosi duçu çure populua, Jacoben eta Josepen umeac.
17 Oi Jaincoa, urec ikusi çaituzte; urec ikusi eta icitu dira; çurrumbiloac laztu dira.
18 Ur-uhar gaitzac harrabots handitan erori dira; hedoiec ençunaraci dute beren orroa. Çure gueciac ere, iragaiten ciren;
19 Çure ihurçuriaren burrumba inguruan çabilan. Çure ximistec arguitu dute lurra: lurra ikaratu eta dardaratu da.
20 Itsasoaren erditic eguin duçu çure bidea, urqueta gaitzaren erditic çure bidexcac, eta nihorc ez ditu eçagutuco çure hatzac.
21 Arthalde bat beçala erakarri duçu çure populua Moisen eta Aaronen escuz.