1 Azqueneraino, Coreren semeei psalmoa.
2 Hauquiec adi çatzue, populuac; beharria heda çaçue lurrean egoten çareten guciec,
3 Lurraren semeec eta guiçonen semeec, aberats eta behar oroc batean.
4 Ene ahoac erranen du çuhurtasuna, ene bihotzeco gogoetac umotasuna.
5 Parabolara makurtuco dut ene beharria; maniurraren gainean aguertuco dut ene erratecoa.
6 Cer ariaz beldur içanen naiz egun gaitzean? ceren ene urhatsen tzarqueriac inguratuco bainau.
7 Beren indarraren gainean sinheste dutenec eta beren aberastasun handiez sendagaila eguiten dutenec jaquin beçate,
8 Anaiac anaia ez duela berrerosten. Berce guiçon batec berrerosiren othe du? Jaincoari ez dio jabalceco dina eguinen,
9 Ez-eta bere arimaren berrerospeneco saria emanen; lanean harico bada ere bethi
10 Eta bicico bada ere akabançaraino.
11 Ez du heriotzea ikusico, çuhurrac hilcen ikustean: erhoa eta çoroa orobat galduco dira. Berceei utzico diozcate beren aberastasunac,
12 Eta beren hobiac içanen dituzte beren etche bethi gucico. Mendetic mendera hequiec içanen dituzte beren egoitza, beren icenez deithu dituzten ondoan beren lurrac.
13 Eta guiçonac, ohoretan cenean, ez du adimenduric içan; bere burua eguin du abere adimendugabecoen pare eta hequien idurico eguin da.
14 Beren bidea beren behaztopagarri dute; eta halere beren ahoco elheetan içanen dira laket.
15 Ardiac beçala ifernuan eçarriac içan dira; herioac alhatuco ditu. Prestuac goicetic jarrico çaizcote nausi; ospetic lekora, indar guciac iraunguico çaizcote ifernuan.
16 Jaunac ordean ifernuaren ahaletic berrerosico du ene arima, bere escura hartuco nauenean.
17 Ez lotsa, guiçona aberastua eta haren etcheco ospea handitua içanen direnean;
18 Ceren ez baititu hilcean guciac eramanen, eta haren ospea ez baita haren ondotic jarraiquico;
19 Ecen bici deno içanen da çoritsu; ongui eguinen dioçunean, laudatuco çaitu.
20 Sarthuco da bere arbasoac dituen lekuan, eta behinere ez du ikusico arguia.
21 Guiçonac, ohoretan cenean, ez du adimenduric içan, abere adimendugabecoen pare jarri eta hequien idurico eguin da.