1 Azqueneraino, estasioco Dabiden psalmoa.
2 Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza, ez naiz bethi ahalcatua içanen; libra neçaçu çure çucentasunaren arabera.
3 Ene alderat makur çaçu beharria; laster eguiçu ni hesturatic atheratzera. Içan çaquizquit Jainco beguirale eta ihes-leku bat, ni salba neçaçunçat;
4 Çu çare alabainan ene indarra eta ihes-lekua, eta çure icenaren gatic bidaturen eta haciren nauçu.
5 Atheraturen nauçu gorde darotedan arte huntaric; ceren çu baitzare ene gueriçatzailea.
6 Çure escuetara bihurcen dut ene arima; berrerosi nauçu, Jauna, eguiazco Jaincoa.
7 Higüin ditutzu gauça huts eta alferretan laket direnac. Bainan nic Jauna baithan eman dut ene phesquiça;
8 Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen. Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima.
9 Ez nauçu hersi etsaiaren escuetan, eta bide çabalean gogortu ditutzu ene oinac.
10 Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira;
11 Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira. Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.
12 Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz. Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;
13 Ahanzpenetan utzia naiz, bihotzetic hil dena beçala. Bilhacatu naiz unci hautsi baten pare;
14 Ençun dut alabainan ene inguruan çauden ascoren erançuquia. Ene contra bilduac cirelaric, bicia niri kenceco asmua eguin dute.
15 Nic ordean, Jauna, çure baithan eçarri dut ene iguriquitza; erran içan dut: Ene Jaincoa çare çu,
16 Çure escuetan da ene çoria. Athera neçaçu ene etsaien eta ene ondotic dabilçanen escuetaric.
17 Çure beguithartea argui çaçu çure cerbitzariaren gainera, salba neçaçu çure urricalmenduan;
18 Jauna, ez naiz ahalquetan erorico, ceren çuri dei eguin darotzudan. Ahalca beitez gaixtaguinac; hobira eramanac içan beitez;
19 Mutu beitez ezpain malçurrac, Prestuaren contra tzarqueria erasten hari direnac, hampurusqueria eta arbuiotan.
20 Cembat eta cein eztitasun handia beguiratu duçun, Jauna, çure beldur direnençat Guiçonen semeen aitzinean aphaindu dioçute, çure baithan beren phesquiça daducatenei.
21 Çure beguitharteco toqui gordean gordeco ditutzu guiçonen ganicaco asaldutic. Çure tabernaclean gueriçatuco ditutzu mihien jaçarrietaric.
22 Benedicatua Jauna, ceren hiri hazcarrean espantagarriqui erakutsi darotan bere urricalmendua.
23 Nic ordean ene gogo eroriarequin erran içan dut: Eragotzi nauçu çure beguien aitzinetic. Hargatic ençun duçu ene othoitzaren oihua, çuri deihadarrez nindagoçunean.
24 Jauna maitha çaçue, haren saindu guciec, ceren eguia bilhatuco baitu Jaunac, eta sari nasaia emanen baitiote hampurusqueria eguiten hari direnei.
25 Guiçonec beçala eguiçue era hazcar çaçue çuen bihotza, çuen iguriquitza Jaunaren baithan daducaçuenec.