1 Asaphen psalmoa. Oi Jaincoa, etsaiac ethorri dira çure primançara, lohitu dute çure templo saindua, eta Jerusalem eçarri dute fruitu çainceco etcholatzat.
2 Çure cerbitzarien gorphutz hilac jaterat eman daroezte ceruco hegastinei, eta çure sainduen haraguiac lurreco basabereei.
3 Ura beçala ixuri dute hequien odola Jerusalemen inguruan; eta nihor ez da içan hequien ehorzteco.
4 Bilhacatu gare gure hauçoen laidagarri, gure ingurutan direnen erdeinagarri eta irrigarri.
5 Noiz arteo, Jauna, egonen çare samur? azqueneraino othe? çure karra bethi egonen othe da sua beçala erretzen?
6 Ixuraçu çure hasarrea eçagutzen etzaituzten jendaien gainera, eta çure icena deitzen ez duten erresumetara;
7 Ceren iretsi baitute Jacob, eta desmasiatu haren lekua.
8 Ez beçaiteci orhoit gure bekatu çaharrez; laster aitzin bequizquigu çure urricalmenduac, ceren hainitz behar eguinac baicare.
9 Lagun gaitzatzu, Jaincoa, gure salbatzailea; çure icenaren ospetan libra gaitzatzu, Jauna; gure bekatuei jabal çaquizquiote çure icenaren gatic;
10 Beldurrez-eta jendaietan erran deçaten: Non da horien Jaincoa? eta gure beguien aitzinean jendaietan aguer bedi Çure cerbitzarien odol ixuria içan denaren aspercundea:
11 Gathibuen auhenac hel beitez çure aitzinera. Çure besoaren handitasunaren arabera, jabe çaite hilac içan direnen haurrez.
12 Gure hauçoei bulharretara çazpitan bihur dioçoçute guri eguin darocuten gaizquia: bihur çoçuete, Jauna, berec çuri eguin laidoa.
13 Guc berriz, çure populu, çure bazca-lekuetaco ardiec, aithor bihurturen darotzugu menderen mendetan: Guiçaldi orotan goraqui eguinen ditugu çure laudorioac.