1 Dabidi berari canticaco laudorioac larumbat-bezperaco, ceintan asentatua içan baita lurra. Jauna erreguinatu da, ospez jauncia da; indarrez jauncia da Jauna, eta tincatu du guerria; Ecen fincatu du lurra, ceina ez baita içanen kordocatua.
2 Ordudanic aphaindua da çure jarlekua; bethidanic baçare.
3 Hibaiec alchatu dute, Jauna, hibaiec alchatu dute beren minçoa. Hibaiec alchatu dituzte beren uhinac
4 Ur hainitzen orroequin. Ederresgarri dira itsasoaren goititzeac, ederresgarri da Jauna bere leku goretan.
5 Guciz sinhesgarri dira çure lekucotasunac; çure etcheari, Jauna, dagoquio saindutasuna egunen hedadura gucian.