1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jeremiasen eta Ecequielen cantica desterruco populuari, goaten abiatu cenean.
2 Jaincoa, çuri dagoquioçu Sionen himnoa, eta çuri içanen çaitzu botua bihurtua Jerusalemen.
3 Ençun çaçu ene othoitza: guiçon guciac çure gana ethorrico dira.
4 Gaixtaguinen solasac nausitu dira gure gainean, bainan barkatuco darozquigutzu gure hobenac.
5 Dohatsu hautatu eta hartu duçuna! çure lorioetan içanen du bere egoitza. Çure etcheco onez betheco gare: saindua da çure temploa,
6 Ederresgarria çucentasunez. Ençun gaitzatzu, Jainco gure salbatzailea, lurreco bazter gucien eta itsaso urrunen iguriquitza.
7 Çure indarrean asentatzen ditutzu mendiac, ahalaz jauncia çare,
8 Lazten ditutzu itsasoaren ondarra eta hango uhinen orroa. Çure sendagailec laztuco
9 Eta ikaratuco dituzte lurraren bazterrac: iguzqui-ilkitzetic sarceco lekuraino hedatuco duçu bozcarioa.
10 Lurrari aguertu çaizquio eta horditu duçu: aberastasunez gainditu duçu. Urez hantua da Jaincoaren hibaia; guiçonei aphaindu daroeçu jatecoa, ecen hartaco aphaincen duçu lurra.
11 Urez ase çatzu hango latsac, berha çaçu haren musquila; musquilcen dena boztuco da hango ihincez.
12 Benedicaturen duçu çure ontasuneco urthearen koroa; eta çure bazterrac goritasunez betheac içanen dira.
13 Guicenduco dira mortuco leku ederrac, eta bozcarioz jaunciac içanen dira aldapac.
14 Ahariac ardiz inguratuac içanen dira eta haranac bihiz gaindituac, ecen ez da alde orotaric içanen oihu eta canturic baicen.