Psalmoac 144 BHNT

1 Laudamena Dabidi berari.       Jaincoa, ene erreguea, goretsico çaitut eta benedicatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan.

2 Egun oroz benedicatuco çaitut eta laudatuco dut çure icena orai eta menderen mendetan.

3 Handia da Jauna, eta guciz laudagarria, eta mugarriric ez du haren handitasunac.

4 Guiçaldi guciec laudatuco dituzte çure eguincariac, eta goraqui aiphatuco dute çure botherea.

5 Çure saindutasunaren handiestasun ospetsuaz minçatuco dira, eta erranen dituzte çure sendagaila espantagarriac.

6 Erranen dute çure eguincari lazgarrien indarra, eta hequien ahoan içanen da çure handitasuna.

7 Aiphamenetan eçarrico dute çure eztitasuneco nasaiciaren orhoitzapena, eta çure çucentasunaz bozcariotan ibilico dira.

8 Urricalcor eta urricalmendutsu da Jauna, jasancor eta hainitz urricalmendutsu.

9 Jauna guciençat ezti da, eta haren urricalpenac hedatzen dira haren eguincunde gucien gainera.

10 Çure eguincari guciec aithor eman biaçaçute, Jauna, eta benedica beçaitzazte çure sainduec.

11 Erranen dute çure erreinuco ospea, eta çure ahalaren handiaz minçatuco dira,

12 Guiçasemeei eçagutarazteco çure ahala eta çure erreinuco ospearen handitasuna.

13 Çure erreguetasunac menderen mendetan badirau eta çure nausitasuna guiçaldi gucien gainera da hedatzen.       Jauna fidel da bere hitz gucietan, eta saindu bere eguinça orotan.

14 Jaunac xutitzen ditu erorcen diren guciac, eta jaiquitzen eroriac direnac.

15 Begui guciac çuri daude, Jauna, eta çuc behar den mugan ematen duçu hequien hazcurria.

16 Çabalcen duçu escua eta benedicionez bethetzen ditutzu abere guciac.

17 Jauna çucena da bere bide gucietan, eta saindua bere eguinça orotan.

18 Jauna hurbil dago dei eguiten daroeten gucien ganic, cintasunean dei eguiten daroetenen ganic.

19 Haren beldur direnen nahia eguinen du, eta ençunen du hequien othoitza, eta salbatuco ditu.

20 Jaunac beguiratzen ditu hura maite duten guciac, eta galduco ditu bekatoreac oro.

21 Ene ahoac eguinen ditu Jaunaren laudorioac; guiçon guciec benedica beçate haren icen saindua orai eta menderen mendetan.