1 Mailetaco cantica. Dohatsu Jaunaren beldur diren guciac, haren bideetan dabilçanac!
2 Çorion duçu, ceren hacico baitzare çure escuetaco lanetic, eta ongui helduco çaitzu.
3 Çure emaztea, mahats-aihen gori bat iduri içanen da çure etchearen aldamenetan. Çure semeac, olibaren urthumeac iduri içanen dira çure mahainaren inguruan.
4 Horra nola benedicatua içanen den Jaunaren beldur den guiçona.
5 Sion gainetic benedica beçaitza Jaunac, eta Jerusalemeco onac ikusiren ditutzu balin ba çure bicico egun orotan.
6 Eta ikusiren ditutzu balin ba çure semeen semeac, Israelen gainean baquea.