1 Dabidi berari othoitza. Jauna, makur çaçu beharria eta ençun neçaçu, ceren naicen behar eta erromes.
2 Çain çaçu ene arima, saindu naicelacotz; ene Jaincoa, salba çaçu çure cerbitzari, bere iguriquitza çure baithan daducana.
3 Urrical çaquizquit, Jauna, cergatic egun gucian oihuz egon bainarotzu;
4 Bozcaria çaçu çure sehiaren arima, çure gana, Jauna, alchatu dudalacotz ene arima;
5 Alabainan ezti eta goço çare, Jauna, eta urricalmendu handiac ditutzu çuri dei eguiten duten guciençat.
6 Çure beharriz, Jauna, har çaçu ene othoitza, eta atzarria çaudeci ene errequeizco oihuari.
7 Deihadar eguin darotzut ene hesturaco egunean, ceren bainauçu ençun.
8 Jaincoetan çure iduricoric ez da, Jauna, eta ez da çure eguincen araberacoric
9 Çuc eguin ditutzun jendaia guciac ethorrico eta çure aitzinean adoran jarrico dira, Jauna; eta ospaturen dute çure icena;
10 Ceren handi baitzare, çu, eta sendagailac eguiten ditutzuna: çu çare Jainco bakarra.
11 Bida neçaçu, Jauna, çure bidean, eta ibilico naiz çure eguian; bozcaria bedi ene bihotza, çure icenaren beldur içan nadien.
12 Ene bihotz guciaz aithor emanen darotzut, ene Jainco Jauna, eta bethi gucian ospaturen dut çure icena;
13 Ceren handia baita çure urricalmendua ene gainean, eta ene bicia atheratu baituçu ifernuco çolatic.
14 Jaincoa, gaixtaguinac ene gainera jaiqui dira, eta indardunen baldarna ibili da ene biciaren ondoan; eta etzaituzte çu eçarri beren aitzinean,
15 Eta çu, Jainco Jauna, urricalcor eta urricalmendu harçailea çare, jasancorra, urricalmendu handitacoa eta eguiatia.
16 Beguira çaçu ene gainera eta urrical çaquizquit; nausiaraz çaçu çure cerbitzaria, eta salba çaçu çure nescatoaren semea.
17 Ene alde aguerraraz çaçu cerbait eçagutzari, ikus deçaten ni hastiatzen nautenec, eta urth ditecen ahalquez; ceren lagundu bainauçu, Jauna, eta goçacari eman baitarotaçu.