Psalmoac 82 BHNT

1 Asaphen psalmoco cantica.

2 Oi Jaincoa, nor içanen da çure idurico? Ez beçaite ixilic egon, ez-eta bara, Jaincoa;

3 Ecen huna non çure etsaiac harrabosca hasi diren, eta çure gaitzesleec goratu duten burua.

4 Malçurqueriaco asmuac erabili dituzte çure populuaren gainean, eta çure sainduen contraco gogoac hartu dituzte.

5 Erran dute: Çatozte eta xahu detzagun, eta Israelen horien icenic ez bedi guehiago aipha.

6 Hitz batean ecic jarri dira, çure contra elkar hartu dute

7 Idumearren olhec eta Ismaeldarrec, Moabec eta Agartarrec,      

8 Jebalec, Amonec eta Amalequec; arrotzec Tirren egoten direnequin.

9 Asur ere hequien gana ethorri da; Loten semeei bere lagunça eman daroete.

10 Eguioçute hequiei Madiani eta Sisarari beçala, Jabini Cisongo errecan beçala.

11 Endorren galdu ciren; bilhacatu ciren lurreco ongarria beçala.

12 Oreb, Ceb, Cebee eta Salmana beçala eçar çatzu hequien aitzindariac: Hequien aitzindari guciac,

13 Ceinec erran baitute: Jaincoaren sainduteguiaz primança batez beçala jabe gaitecen.

14 Ene Jaincoa, eçar çatzu pirrita bat beçala, eta lastoa haicearen aitzinean beçala.

15 Oihana erretzen duen suac beçala, mendiac erretzen dituen garrac beçala,

16 Hala goanen çaquizquiote ondotic çure phesian, eta çure hasarrean nahasico ditutzu.

17 Laidoz bethe çatzu hequien beguitharteac, eta çure icena bilhatuco dute, Jauna.

18 Ahalca eta nahas beitez menderen mendetan; urmaria eta gal beitez.

19 Eta eçagut beçate Jauna dela çure icena: çu çarela Guciz-Gora lur gucian.