1 Asaphen psalmoa. Jaincoa jarri da jaincoen bilkuan, eta hequien erdian juiatzen ditu jaincoac.
2 Noiz arteo juiatuco duçue çucen-contra, onhetsico ditutzue bekatoreen beguitharteac?
3 Beharrari eta umeçurçari emoçue çucembidea; aphala eta beharra garbi athera çatzue.
4 Athera çaçue noharroina; beharra libra çaçue bekatorearen aztaparretic.
5 Ez dute jaquin, ez endelgutu; ilhumbeetan dabilça: lurraren asentu guciac ikaratuco dira.
6 Nic erran dut: Jainco çarete, eta oro Guciz-Goraren semeac.
7 Bainan guiçonac beçala hilen çarete çuec, eta aitzindarietaric bat beçala erorico çarete.
8 Jaincoa, jaiqui çaite, juia çaçu lurra, ceren jendaia gucietan içanen baitzare premu.