1 Azqueneraino, cantiquetan, Dabiden adigarri,
2 Ciphtarrac ethorri cirenean eta Sauli erran çaroetenean: Dabid ez da gure toquitan gordea?
3 Jaincoa, çure icenaz salba neçaçu, eta çure indarraz erabacaçu ene gainean.
4 Jaincoa, ençun çaçu ene othoitza, çure beharriac ardiets betza ene ahoco hitzac.
5 Ecen ene contra jaiqui dira arrotzac; indar handitaco guiçonec bilhatu dute ene bicia, eta ez dute Jaincoa beren beguien aitzinean eçarri.
6 Eta huna non laguncen nauen Jaincoac, eta Jauna da ene biciaren beguirale.
7 Gaitzac ene etsaien gainera aldara çatzu; çure cintasunaren arabera xahu çatzu.
8 Ene gogara sacrificaturen darotzut, eta çure icenari, Jauna, aithor emanen diot, ceren den ona;
9 Ecen hestura gucietaric atheratu nauçu, eta ene beguiac gain-behera beguiratu diote ene etsaiei.