1 Lauda Jauna. Aithor emoçue Jaunari, eta dei eguioçue haren icenari; populuetan eçagutaraz çatzue haren eguincariac.
2 Gorets çaçue çuen cantu musicaco tresnetan; eçagutaraz çatzue haren sendagaila guciac.
3 Lauda çaçue haren icen saindua; goihera bedi Jauna bilhatzen dutenen bihotza.
4 Bilha çaçue Jauna, eta indar har çaçue; bilha çaçue bethi haren beguithartea.
5 Orhoit çaitezte eguin dituen gauça ederresgarriez, haren sendagailez eta haren ahoco erabaquiez,
6 Haren cerbitzari, Abrahamen haurrac; haren hautetsi, Jacoben umeac.
7 Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.
8 Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;
9 Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.
10 Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli,
11 Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura;
12 Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren.
13 Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera.
14 Etzuen guiçon bat utzi hequiei bidegabe eguitera, eta hequien ariaz açurriatu cituen erregueac.
15 Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic.
16 Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra.
17 Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua.
18 Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima,
19 Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo. Jaunaren solasac sutu çuen;
20 Erreguec bidali çuen haren gana eta libratu çuen; populuen buruçaguiac camporat atheratu çuen.
21 Eçarri çuen bere etcheco nausi, eta bere içate gucien buruco,
22 Erresumaco aitzindariac argui cetzan bera beçala, eta çaharrei umotasuna irakats cioçoten.
23 Eta Eguipton sarthu cen Israel, eta Jacob Camen lurrean arrotz içan cen.
24 Eta Jaincoac bere populua handizqui berhatu çuen, eta bere etsaien gainean hazcartu.
25 Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei.
26 Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu.
27 Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean.
28 Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac.
29 Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen.
30 Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino.
31 Minçatu cen, eta uli eta ulitcheria bat ethorri cen hequien eremu gucietara.
32 Uritzat eman çaroeten harria, eta su bat oro erretzen cituena hequien lurrean.
33 Jo cituen hequien mahastiac eta picoac, eta phorroscatu cituen hequien eremuco çuhaitzac.
34 Minçatu cen, eta ethorri ciren harra eta xartala, ceinen elemenia nihonerecoa baitzen.
35 Belhar guciac iretsi cituzten hequien lurrean, eta jan cituzten hequien lurreco fruitu guciac.
36 Jaunac jo cituen hequien lurrean lehen-sorthuac oro eta hequien lan gucietaco picainac.
37 Eta Israeldarrac atheratu cituen urhe eta cilharrez betheric, eta hebaindu bat etzen hequien leinuetan.
38 Eguiptoa boztu cen hequien goatez, ceren hequien beldurra jarria baitzen haren gainean.
39 Jaunac hedoi bat hedatu çuen hequien gueriçatzeco, eta su bat hequiei gabaz argui eguiteco.
40 Galdatu çuten, eta igorri çaroeten caila eta ceruco oguitic ase cituen.
41 Urratu çuen harria, eta urac çurrustan atheratu ciren, eta hibaiac goan ciren mortua barna;
42 Ceren orhoitu baitzen bere cerbitzari Abrahami eman çaroen bere hitz sainduaz.
43 Bere populua bozcariotan eta bere hautetsiac goihereric atheratu cituen.
44 Eta eman çarozten jendaien herrialdeac, eta goçatu cituzten populuen lanac;
45 Haren ceremoniac beguira, eta haren leguea bilha cetzaztençat.