1 Beharraren othoitza, gogo-behartua ditaqueenean, eta Jaunaren aitzinean bere othoitza ixurcen duenean.
2 Jauna, ençun çaçu ene othoitza eta hel bequiçu ene deihadarra.
3 Ez beçaçu ene ganic aldara çure beguithartea, eta edocein orduz eror nadien hesturan, ene alderat makur çaçu çure beharria. Edocein orduz dei eguin deçaçudan, ençun neçaçu laster;
4 Ceren kea beçala iraungui baitira ene egunac, eta xixquila beçala idortu ene heçurrac.
5 Ihartu naiz belharra beçala, eta kabartu da ene bihotza, ceren ene oguiaren jatea ahanci baitut.
6 Ene auhenen auhenez, ene heçurra bat eguin da ene haraguiarequin.
7 Eguin naiz mortuco pelicanoaren idurico, eta bilhacatu naiz hunça bere cilhoan beçala.
8 Loa galdu dut eta eguin naiz etchexori bakarra hegazteguian beçala.
9 Egun gucian erançunca hari çarozquidan ene etsaiac, eta laudatzen nindutenec, ene contra cin eguiten çuten.
10 Hautsa jaten nuen oguia beçala, eta ene nigarrarequin nahastecatzen nuen ene edaria,
11 Çure gaitziduraren hasarrea gatic; ceren goratu nauçun ondoan, eragotzi bainauçu.
12 Ene egunac beheititu dira itzala beçala, eta neroni belharra beçala naiz ihartu.
13 Çuc ordean, Jauna, badirauçu bethi gucian, eta çure omena hedatzen da guiçamende orotara.
14 Jaiquico çare, Jauna; urricalduco çaizquio Sioni; ceren ethorria baita ordua, hartaz urricalceco ordua;
15 Alabainan çure cerbitzariec maithatu dituzte hartaco harriac, eta urricari içanen dute hango lurra.
16 Jendaiac, Jauna, çure icenaren, eta lurreco erregue guciac çure ospearen beldur içanen dira;
17 Jaunac berritu duelacotz Sion, eta aguerturen baita bere ospearen erdian.
18 Beguiratu dio aphalen othoitzari eta ez du erdeinatu hequien errequeia.
19 Iscribatuac içan beitez horiec berce guiçaldiarençat, eta sorthuco den populuac laudatuco du Jauna;
20 Ceren bere leku saindu goratic arthiqui baitu beguia; Jaunac cerutic beguiratu dio lurrari,
21 Gathibuen auhenen ençuteco, hilac içan direnen umeen libratzea gatic;
22 Sionen oihu eguin deçaten Jaunaren icena, eta haren laudorioac canta Jerusalemen,
23 Populuac eta erregueac, Jaunaren cerbitzatzeco, batera bilduco direnean.
24 Jaunari ihardetsi dio bere indarric handienean: Erradaçu laburrac içanen diren ene orduarterainoco egunac.
25 Ez neçaçula deith ene egunen erdian: çure urtheac menderen mendetan hedatzen dira.
26 Çuc, Jauna, hastapenean asentatu duçu lurra; ceruac çure escuetaco lana dira.
27 Galduco dira hequiec, bainan çuc iraunen duçu, eta oro soineco bat beçala ihetchetuco dira. Eta aldatuco ditutzu estalgui bat beçala, eta aldatuac içanen dira;
28 Çu ordean bethi bera çare, eta çure urtheac ez dira iraunguico.
29 Çure cerbitzarien umeec bethico egoitza bat içanen dute, eta hequien ondocoec bide ederrean iraunen dute bethi gucian.