1 Dabiden psalmoa, Jonadaben semeena eta lehembicico gathibuena. Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza: ez naiz behinere ahalquetan erorico:
2 Ene gana beheiti çaçu beharria eta salba neçaçu.
3 Enetzat içan çaite Jainco gueriçatzaile eta malda-leku hazcar bat, arren eta salba neçaçun: Ceren çu baitzare ene habea eta ihes-lekua.
4 Ene Jaincoa, athera neçaçu bekatorearen escutic, leguearen contra dabilanaren escutic eta gaixtaguinarenetic:
5 Ecen, Jauna, çu çare ene jasancortasunaren aria: Jauna, çu çare ene phesquiça ene gaztetasunetic.
6 Çure gainean bermatu naiz sorcetic: çu çare ene gueriça ene amaren sabeletic. Çutaz içanen dira bethi ene cantuac.
7 Sendagaila bat beçala bilhacatu naiz hainitzençat, eta çu çare ene lagunça hazcarra.
8 Ene ahoa laudorioz bethe bedi, çure ospearen cantatzeco, egun gucian çure handitasunaren goresteco.
9 Ez neçaçula hastan ene çaharceco egunetan: ez neçaçula utz, ene indarra ahitzearequin:
10 Ceren ene etsaiec erran baitarotade, eta ene biciari aiher cirenec elkarren artean asmu bat eguin baitute,
11 Ciotelaric: Jaincoac bazterrerat utzi du: jarraic çaquizquiote eta atzeman çaçue, ecen nihor ez da haren atheratzeco.
12 Oi Jaincoa, ez urrun ni ganic; ene Jaincoa, çaude ene laguncera atzarria.
13 Urmaria eta ecezta beitez ene arimaren belçatzera hari direnac: ahalque gorriac estal betza, niri gaitz bilhatzen dabilçanac.
14 Nic berriz, ez dut ene phesquiça utzico behinere, eta laudorioa laudorioaren gainean eçarrico dut çuretzat.
15 Ene ahoac goraqui eçagutaracico du çure çucentasuna: egun gucian cantatuco dut çure lagunça salbagarria. Nola ez baitut escola jaquitateric, sarthuco naiz Jaunaren bothereetan;
16 Jauna, çu bakarraren çucentasunaz orhoituco naiz.
17 Jaincoa, çuc arguitu nauçu ene gaztetasunetic; eta goraqui erranen ditut çure oraidinoco sendagailac.
18 Jaincoa, ez beneçaçu utz ene çaharce eta azquen egunetaraino, Ethorcecoa den guiçaldi guciari eçagutaraz diotzodan arteo çure besoa, Oi Jaincoa, çure ahala,
19 Çure çucentasuna, eta ceruetaraino eguin ditutzun sendagailac. Jaincoa, nor da çure iduricoric?
20 Cembat hestura handi eta gaitz erakutsi daroztatzun! eta itzuliric, bicia bihurtu darotaçu eta berriz lurreco lecetaric erakarri nauçu.
21 Berhatu duçu çure ospea, eta itzuli çare, eta sosegatu nauçu.
22 Eta nic musicaco tresnetan goretsico dut çure cintasuna: Jaincoa, Israelgo saindua, guitarraren gainean cantatuco ditut çure laudorioac.
23 Ene ezpainec erranen dute ene bozcarioa, nic çuri psalmoac cantatzean: eta boztuco da ene arima, çuc berrerosi duçuna.
24 Ene mihiac ere egun gucian eçagutaracico du çure çucentasuna, ahalque gorrituta itzulico direnean ene gaitza bilhatzen dutenac.