1 Azqueneraino, Maelethençat, Dabiden adigarri. Çoroac bere bihotzean erran du: Ez da Jaincoric.
2 Ustelduac dira eta beren tzarqueriez hasgarri eguinac: bat ez da onguia eguiten duenic.
3 Cerutic guiçonen semeen gainera beguiratu du Jaincoac, ikustecotzat hean batere baden adimendudunic edo Jaincoa bilhatzen duenic.
4 Oro makurtu dira, batean alfer eguin dira; ez da onguia eguiten duenic, ez-eta bakar bat ere.
5 Ez othe dira noizbait ohartuco tzarqueria eguiten hari diren guciac, jateco oguia beçala iresten dutenac ene populua?
6 Jaincoari ez daroete deiric eguin: han beldurrez ikaratu dira, non beldur içatecoric ez baitzen; Ceren Jaincoac guiçonen gogaraco direnen heçurrac ilhaundu baititu: hainac ahalquetara eroriac dira, Jaincoac erdeinatu dituelacotz.
7 Norc emanen du Siondic Israelen itzurpena? Jaincoac bere populua gathibutasunetic bihurraracico duenean, Jacob jaucico eta Israel bozcariatuco dira.