1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Ceruec derrate Jaincoaren ospea, eta orciac diotza haren escuticaco lanac.
3 Egunac egunari erraten dio solas hori; gauac gaua jaquinsun eguiten du hortaz.
4 Ez da ez minçaia, ez hizcunçaric ceinetan aditzen ez baita hequien minçoa.
5 Lurraren hedadura gucira heldu içan da hequien solasen ocentasuna; lurraren bazter orotan ençuten dira hequien hitzac.
6 Iguzquian eçarri du bere egon-lekua; eta iguzquia, bere ohetic ilkitzen den ezcomberri bat iduri, Digante bat beçala jauci da bere bidearen eguitera;
7 Ceruaren buru batetic ilkitzen da, Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic.
8 Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei.
9 Çucenac dira Jaunaren erabaquiac, bozcariotan eçarcen dituzte bihotzac; distiratzen du Jaunaren legueac, arguitzen ditu beguiac.
10 Saindua da Jaunaren beldurra, badirau menderen mendetan: cinac dira Jaunaren erabaquiac, eta berenez çucenac.
11 Lehiaquiçunago dira urhe eta harri balios metac baino; eztia baino, erleen orracea baino goçoago dira.
12 Hargatic beguiratzen ditu çure cerbitzariac; sari handia heldu da hequien beguiratzetic.
13 Norc eçagutzen ditu bere hutsac? ene hoben itsuetaric garbi neçaçu,
14 Ete, arrotzenetaric beguira çaçu çure cerbitzaria. Baldin hequiec ez baçaizquit nausitzen, orduan içanen naiz nothagabe, eta garbituren ere naiz bekatu guciz handi batetaric.
15 Orduan ene ahoco solasac içanen dira çure gogaraco, eta ene bihotzeco gogoetac ere çure aitzinean içanen dira bethi. Jauna, çu çare ene lagunça eta ene berreroslea.