1 Lauda Jauna. Jaunari aithor emoçue, ceren den ona, ceren mendetan baitirau haren urricalmenduac.
2 Minça beitez Jaunac berrerosi dituenac, etsaiaren escutic berrerosi eta herrialde orotaric bildu dituenac,
3 Iguzqui-sorcetic etzateco lekuraino, ipharretic itsasoraino.
4 Mortuan, toqui agorretan bazterrez bazter ibili dira; egoitzazco hiri bateraco bidea ez dute aurkitu içan.
5 Gosez eta egarriz, hequien arima iraungui da hequien baithan.
6 Eta beren hesturan deihadar eguin diote Jaunari, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.
7 Eta bide çucenera eraman ditu, goan citecen egoitzazco hirira.
8 Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta haren sendagailez guiçonen semeençat;
9 Ceren duen are arima iraunguia, eta ontasunez gainditu goseac çaducana,
10 Ilhumbeetan eta herioaren itzalean jarriac cirenac, erromeserian eta burdinen lokarrietan çaudecenac,
11 karmindu cituztelacotz Jaunaren solasac, eta hasarrearaci Guciz-Goraren gogoa.
12 Eta nekeen erdian beheratua içan da hequien bihotza; hebainduac içan dira, eta ez da nihor içan lagunça emateco.
13 Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.
14 Eta ilki ditu ilhumbeetaric eta herioaren itzaletic, eta trencatu ditu hequien lokarriac.
15 Jaunari aithor bihur bequio bere urricalmenduez, eta guiçonen semeençateco haren sendagailez,
16 Ceren phorroscatu dituen cobrezco atheac eta crascatu burdinazco hagac.
17 Atheratu ditu beren tzarqueriaco bidetic; ecen beren gaixtaquerien gatic ciren beheratuac.
18 Hequien arimac gaitzets çuen edocein janhari, eta herioaren atheetaraino ciren hurbilduac.
19 Eta beren hesturan Jaunari deihadar eguin diote, eta beren beharren azpitic atheratu ditu.
20 Igorri diote bere hitza eta sendatu ditu, eta heriotzetic atheratu ditu.
21 Jaunari aithor bequizquio bere urricalmenduac, eta guiçonen semeençateco haren sendagailac.
22 Eta laudoriozco sacrificioa sacrifica bioçote, eta bozcarioz oihu eguin betzazte haren eguincariac.
23 Unciz itsasoaren gainean dabilçanec, uren çabaltasunean lanean hari direnec,
24 Hequiec ikusi dituzte Jaunaren eguinçac eta sendagailac leceen erdian.
25 Jauna minçatu, eta aguertu da phesiaren hatsa, eta jauci dira itsasoco uhinac;
26 Ceruraino igaiten dira, eta leceondora jausten; gaitzaren gaitzez itsasguiçonei iharcen çaiote bihotza.
27 Nahasiac eta kordocan dabilça hordia beçala, eta sunsitu da hequien çuhurcia gucia.
28 Eta beren hesturan, Jaunari deihadar eguin diote, eta beren athequetaric atheratu ditu.
29 Eta phesiatic haice ezti bat eguin du, eta ixildu dira itsasoco uhinac.
30 Eta hequien ixilceaz boztu dira, eta Jaunac eraman ditu berec nahi çuten portura.
31 Jaunari aithor bequizquio bere urricalmenduac, eta guiçonen semeençateco haren sendagailac;
32 Eta gorets beçate populuaren baldarnan, eta lauda beçate çaharren bilkuan.
33 Hibaiac eçarri ditu mortua beçala, eta uren iragan-bideac egarriz hilceco toquiac beçala,
34 Lur gori bat gatz-toqui bat beçala, han egoten cirenen gaixtaqueria gatic.
35 Ur-osinetara aldatu du mortua, eta uric gabeco leihorra ur-maeletara.
36 Eta han eçarri ditu gose cirenac, eta hiri bat eguin dute egon-lekutaco.
37 Eta landac erain dituzte, eta mahastiac landatu; eta fruitua nasai eman dute.
38 Jaunac benedicatu ditu, eta handizqui berhatu dira; eta ez ditu hequien aciendac gutitu.
39 Eta gutitara ethorri dira, eta gaitz eta nahigabe ascoz joac içan dira.
40 Erdeinua ixuria içan da aitzindarien gainera, eta Jaunac erabili ditu bideric gabeco toquitan, eta ez bidean.
41 Eta beharretic atheratu du noharroina, eta ardiac beçala berhatu ditu haren haurrac.
42 Prestuec ikusico dute, eta boztuco dira; eta gaixtaguin guciec tapatuco dute beren ahoa.
43 Nor da çuhur, eta hainac beguiratuco ditu gogoan horiec, eta içaten du Jaunaren urricalpenen adimendua?