1 Azqueneraino, Coreren semeençat, arguitzeco.
2 Jaincoa, gure beharriz aditu dugu: gure arbasoec jaquinsun eguin gaituzte, Hequien demboran eta egun çaharretan eguin içan ditutzunez.
3 Çure escuac jendaiac xahutu ditu, eta hequien orde gure arbasoac eçarri ditutzu; atsecabez jo eta iraici ditutzu populuac.
4 Ecen gure arbasoec ez dute beren ezpatari esquer lur hunen goçamena irabaci, eta ez ditu beren besoac salbatu, Bainan-bai çure escuinac eta çure besoac, çure beguitharteco arguiac, ceren hequiequin laket içan baituçu.
5 Ceror çare ene erreguea eta ene Jaincoa, Jacob salba dadien manatzen duçuna.
6 Çure indarrarequin adarraz bulkaturen ditugu gure etsaiac, eta çure icenaren bidez irri eguinen dugu gure contra jaiquitzen direnez.
7 Ecen ez dut ene arrambelan iduquiren ene phesquiça; eta ez nau ene ezpatac salbatuco.
8 Alabainan atsecabetan guindaduzcatenetaric salbatu gaituçu, eta higüin guintuztenac ahalquetan eçarri ditutzu.
9 Jauna baithan goretsiren gare egun guciz eta çure icenari aithor diogu bihurturen menderen mendetan.
10 Bainan orai iraici eta ahalquetan arthiqui gaituçu; eta, Jaincoa, etzare ilkico gare armadetara.
11 Gure etsaien aitzinean ihesari itzularaci gaituçu, eta higüincetan gaituztenec gure onetaric biluzten gaituzte.
12 Eman gaituçu jateco ardiac beçala, eta jendaietan barraiatu gaituçu.
13 Sariric gabe saldu duçu çure populua, eta jende-osteric etzen hequien sal-erosietan.
14 Laidagarritzat eman gaituçu gure hauçoei, trufa eta irrigarritzat gure inguruetacoei.
15 Erranquiçunetan eta buru-higuigarri eman gaituçu populuetan.
16 Egun gucian aitzinean dut ene ahalquea; eta ene beguitharteco ahalqueac estali nau,
17 Gaizqui-erraile eta erasleen erdian, ene etsaiaren eta gaizqui-eguilearen aitzinean.
18 Horiec oro ethorri dira gure gainera, eta etzaitugu ahanci, eta ez gure tzarqui haritu çurequilaco patuaren contra.
19 Eta gure bihotzac ez du guibelerat eguin, eta gure bidexcac aldaratu ditutzu çure bidetic;
20 Ecen aphaldu gaituçu atsecabezco lekuan, eta herioaren itzalac estali gaitu.
21 Ahanci badugu gure Jaincoaren icena, eta gure escuac Jainco arrotz bati hedatu badiozquigu;
22 Jaincoac ez othe ditu horiec bilhatuco? ecen harec eçagutzen ditu bihotzeco leku gordeac. Holetan egun oroz heriotzearen azpian gure çure gatic; hilceco ardiei beçala beguiratzen darocute.
23 Xuti çaite, Jauna, certaco çaude lo? Xuti çaite eta ez begatzaitzu hastan azqueneraino.
24 Certaco aldaratzen duçu çure beguithartea eta ahanzten ditutzu gure erromeseria eta hestura?
25 Gure arima ceren den herrautsean aphaldua, eta gure sabela lurrari josia;
26 Jaiqui çaite, Jauna; lagunt gaitzatzu eta çure icena gatic berreros gaitzatzu.