1 Azqueneraino, Dabidi berari, Jaunaren cerbitzariari.
2 Gaixtaguinac erran du bere baithan, gaizquia eguin nahi duela. Jaincoaren beldurric ez da haren beguien aitzinean.
3 Ecen malçurquerian ibili da Jaunaren aitzinean, haren tzarqueria içan dadiençat higüingarri kausitua.
4 Haren ahoco solasac dira guciac tzarqueria eta jocotria; ez du nahi içan adimenduric onguiaren eguiteco.
5 Bere ohean gaixtaqueriaz alhatu du gogoa; bide tzar gucietan baratu da; malçurqueria berriz, ez du higüindu.
6 Jauna, çure urricalmendua ceruan da, eta çure eguia hedoietaraino da helcen.
7 Çure justicia da Jaincoaren mendiac beçain handia; çure juiamenduac dira lecea beçain barrenac. Jauna, salbatuco ditutzu guiçonac eta abereac;
8 Hala-nola, oi Jaincoa, berhatu baituçu çure urricalmendua. Guiçasemeac aldiz, çure hegalen gueriçan egon dira iguri.
9 Hordituren dira çure etcheco ontasun nasaiez, eta çure gogoen uharrean edaranen ditutzu;
10 Ceren den çure baithan bicitzeco ithurria, eta çure arguian arguia ikusico dugun.
11 Eçagutzen çaituztenen gainera heda çaçu çure urricalmendua, eta bihotz çucenecoac diren gainera çure çucentasuna.
12 Hampurusqueriaren oina ez bequit hel, eta bekatorearen escuac ez beneça kordoca.
13 Han erori dira tzarqueria-eguileac; iraiciac içan dira eta xutic ecin dira baratu.