1 Coreren semeei, canticaco psalmoa. Mendi sainduetan jarriac dira haren asentuac;
2 Jaunac maite ditu Siongo atheac Jacoben olha gucien gainetic.
3 Oi Jaincoaren hiria, gauça ospetsuac erran dituzte çutaz.
4 Orhoituren naiz Errahabez eta Babilonaz, ceinec eçagutzen bainaute. Huna arrotzac, eta Tiriarra, eta Ethiopiarren populua; hauquiec han içatu dira.
5 Ez othe da Sionez erranen: Asco guiçon sorthu içan dira han, eta Guciz-Gorac berac asentatu du hura?
6 Jaunac erranen du hori hartan içatu diren populu eta aitzindarien iscribuetan.
7 Çutaco egoitza, bozcarioz betheac diren gucien iduricoa da.