1 Azqueneraino, Coreren semeei, gauça ixilençat.
2 Jaincoa da gure ihes-lekua eta indarra; gure lagunçailea atzeman gaituzten hestura gaitzetan.
3 Hargatic ez gare icituco, noiz-etare lurra asaldutan içanen baita eta mendiac itsaso-çolara arthiquiac içanen baitira.
4 Hango urec harrabots eguin dute eta nahasiac içan dira, eta mendiac haren indarraz kordocatuac.
5 Hibai bateco gaiac bozten du Jaincoaren hiria; Guciz-Gorac sainduetsi du bere tabernaclea.
6 Jaincoa haren erdian da; ez da kordocatuco; hura goiz-goicetic lagunduco du Jaincoac.
7 Jendaiac nahasiac eta erresumac uzcailiac içan dira: Jaincoac adiaraci du bere minçoa, eta lurra ikaratu da.
8 Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.
9 Çatozte eta ikusatzue Jaunaren eguinçac, lurrean eguin dituen sendagailac,
10 Guerlac kenduz lurraren berce bururaino. Hautsico du arrambela, harmac puscatuco eta erredolac suz erreco ditu.
11 Bara çaitezte eta ikusaçue ni naicela Jaincoa; goretsia içanen naiz jendaien artean, goretsia içanen naiz lurraren gainean.
12 Gurequin da armadetaco Jauna; Jacoben Jaincoa da gure beguirale.