1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Jaunac ençun beçaitza hesturaco egunean; gueriça beçaitza Jacoben Jaincoaren icenac.
3 Lagunça igor biaçaçu bere leku saindutic, eta Siondic beguira beçaitza.
4 Orhoit içan bedi çure sacrificio oroz, eta çure holocausta goço içan bequio.
5 Eman biaçaçu çure bihotzeco nahiaren arabera, eta çure xedeac bethearaz betza.
6 Çure itzurpenaz gare bozturen, eta gure Jaincoaren icenaz gare handietsiren.
7 Jaunac bethe betza çure galdeac oro: Jaunac bere Cristo duela itzurraraci, orai dut eçagutu. Jaunac bere ceru saindutic ençunen du; haren besoco indarrean da itzurpena.
8 Etsaiec hotsematen dute beren orga-laster eta çaldietara; guc aldiz, gure Jainco Jaunaren icenari dei eguiten diogu.
9 Hequiec hersatuac içan dira eta erori dira; gu berriz, jaiqui gare eta xut gaudeci.
10 Jauna, salba çaçu erregue, eta ençun gaitzatzu dei eguinen darotzugun egunean.