1 Dabidi berari psalmoa. Malçurrençat ez içan bekaizgoric, ez-eta tzarqueria-eguileençat arduraric;
2 Ecen belharra beçala laster idortuco dira; eta hala-nola baratzecariac, goicic dira cimailduren.
3 Jaunaren baithan içan çaçu çure phesquiça, eta eguiçu onguia; eta lurrean eguiçu çure egoitza, eta hango ontasunetaric hacico çare.
4 Çure gogoa Jaunaren baithan har çaçu, eta emanen darozquitzu çure bihotzac galdatu guciac.
5 Çure bicia Jaunari aguer dioçoçu, haren baithan iduc çaçu çure phesquiça, eta berac eguinen ditu oro.
6 Çure çucentasuna arguia beçala aguerraracico du, eta çure çucena egüerdia beçala.
7 Jaunari ethordun içan çaquizquio, eta othoitz eguioçu. Bekaizgoric ez içan bere bidean çorion duenarençat, eta bidegabequeria eguiten hari den guiçonarençat.
8 Bara çaite samurgotaric eta uzquitzu sepha gaixtoac; berautzu gaizquiaren eguiteco bekaizgoric harcetic;
9 Ecen gaizquia eguinen dutenac xahutuac içanen dira: Jaunaren iguri daudenec aldiz, lurra primancetan içanen dute.
10 Oraino aphur bat, eta bekatorea ez da içanen; eta bilhatuco duçu haren toquia, eta ez duçu atzemanen.
11 Emeec berriz, lurra içanen dute primançaz, eta baqueric handienean gogo hartuco dute.
12 Bekatoreac beguiz iduquiren du prestua, eta horçac carrascaturen ditu haren contra.
13 Jaunac ordean hartaz irri eguinen du, ikusten baitu heldu dela haren eguna.
14 Ezpata buluci dute bekatoreec; hedatu dute beren arrambela, Beharraren eta noharroinaren iraizteco, bihotzez çucen direnen hilceco.
15 Beren ezpata berei sar bequiote bihotzetic, eta crasca bedi hequien arrambela.
16 Prestuac hobe du bere gutia, bekatoreen aberastasun handiac baino;
17 Ceren hautsiac içanen baitira bekatoreen besoac; aldiz, Jaunac sendotzen ditu prestuac.
18 Jaunac badaquizqui nothagabe direnen egunac, eta hequien primançac iraunen du bethi.
19 Ordu gaitzean ez dira ahalcatuac içanen, eta gosetean aseac içanen dira:
20 Ecen bekatoreac galduco dira. Jaunaren etsaiac berriz, behin ohoratuac eta goratuac içan ondoan, guero kea beçala iraunguiz, iraunguiren dira.
21 Bekatoreac mailegatuco du, eta ez du bihurtuco: prestua berriz, urricalduco da, eta emanen du;
22 Ceren Jauna benedicatzen dutenec, lurra içanen baitute primançaz; aldiz hura madaricatzen dutenac, galduco dira.
23 Jaunaren baithan guiçon prestuac erabilico ditu bere urhatsac, eta Jaunac onhetsico du haren bidea.
24 Erorcen bada, ez du min-hartuco, Jaunac artera ematen baitu escua.
25 Gazte içanic, çahartu naiz, eta ez dut ikusi guiçon çucena bazterrerat utzia, ez-eta haren haurrac beren oguiaren escatzen.
26 Egun oroz urricalcen çaiote beharrei, eta maileguz ematen hari da; eta benedicionetan içanen da haren odola.
27 Aldara çaite gaizquitic eta eguiçu onguia, eta menderen mendetaco içanen da çure egoitza;
28 Ceren Jaunac maite baitu çucembidea eta ez baititu uzten bere sainduac: bethi gucian içanen dira beguiratuac. Çucembidetic campo dabilçanac gaztigatuac içanen dira, eta gaixtaguinen odola galduco da;
29 Lucenean dabilçanec, berriz, lurra primançaz içanen dute, eta hartan içanen dute menderen mendez beren egoitza.
30 Guiçon çucenaren ahoac asmaturen du çuhurcia, eta haren mihian içanen da çucentasuna.
31 Jaincoaren leguea haren bihotzean da, eta haren oina ez da behaztopaturen.
32 Gaixtaguinac beguiz daduca prestua, eta hura hil nahiz dabila.
33 Bainan Jaunac ez du haren escuetara utzico prestua, eta ez du condenaturen, juiatua içan denean.
34 Jaunari çaudezquio iguri eta beguira çaçu haren bidea, eta aitchaturen çaitu primançaz har deçaçun lurra: bekatoreac galduco direnean, ikusico duçu.
35 Ikusi dut gaixtaguina alchatua eta goratua, Libango cedroac iduri.
36 Iragan naiz, eta hara orducoz etzen, eta bilhatu dut, eta ez dut aurkitu haren toquia ere.
37 Beguira çaçu hobengabetasuna; çucentasunari çarraizquio; ceren guiçon baquezcoac utzico baititu ondoreac.
38 Gaixtaguinac berriz, batean galduco dira, eta herioac eramanen ditu ondoreac.
39 Jauna ganic dathor prestuen salbamendua, hesturaco orduan hura da hequien gueriça.
40 Eta Jaunac lagunduco ditu, eta atheraco ditu; iraicico ditu gaixtaguinen aztaparretic eta salbatuco ditu, ceren haren baithan içan duten beren iguriquitza.