1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa. Jauna, çure ganat alchatu dut ene arima;
2 Ene Jaincoa, çutan dut ene sinhestea; ez naiz ahalquetan erorico.
3 Eta ez beneçate trufa ene etsaiec; ecen beren iguriquitza çutan duten guciac, ez dira ahalcatuac içanen.
4 Ahalcatuac içan beitez tzarqueria alfer eguiten hari direnac. Çure bideac erakuts daroztatzu, Jauna; irakats daroztatzu çure bidexcac.
5 Çure eguian bida neçaçu, eta argui neçaçu; ceren çu baitzare Jaincoa, ene salbatzailea, eta iguriqui baitzaitut egun gucian.
6 Orhoit çaiteci, Jauna, çure guphidetasunez; orhoit çaiteci çure urricalmendu, egundainotic dirautenez.
7 Ez beçaite orhoit ene gaztetasuneco hobenez eta jaquin-escasez. Çure urrialmenduaren arabera orhoit çaiteci nitaz, çure ontasunaren ariaz, Jauna.
8 Jauna eztia eta çucena da; horren gatic legueaz arguituren ditu bidean behaztopatzen direnac.
9 Çucembidean ezti direnac bidaturen ditu, emeei bere bideac irakatsiren diozcate.
10 Urricalmendua eta eguia dira Jaunaren bide guciac, haren leguea eta manamenduac bilhatzen dituztenençat.
11 Çure icenaren ariaz, Jauna, jabalduco çaizquio ene bekatuari, ecen handia da.
12 Nor da Jaunaren beldur den guiçona? Jaunac legueaz arguitzen du hura hautatu duen bidean.
13 Hainaren bicia ontasunen erdian iraganen da eta haren umeec lurra içanen dute ondoregoz.
14 Jauna habe bat da haren beldur direnençat, eta haren leguea da hequiei irakatsia içateco.
15 Ene beguiac Jaunari dagozquio bethi, ceren berac atheratuco baititu artetic ene çangoac.
16 Beguia emaçu ene gainera, eta urrical çaquizquit; ceren çurz eta behar bainaiz.
17 Usutu dira ene bihotzeco hesturac; athera neçaçu ene beharduretaric.
18 Ikusaçu nola naicen aphaldua eta nekatua, eta barka darozquidatzu ene hoben guciac.
19 Beguira çoçute ene etsaiei, ceren murrucatu baitira eta higüinçaric tzarrenaz higüincen bainaute.
20 Çaint darotaçu bicia, eta itzurraraz neçaçu, ez naiz ahalquetan erorico, çure baithan iduqui dudalacotz ene iguriquitza.
21 Guiçon prestu eta çucenac ene alde jarri dira, ceren çu iguriqui baitzaitut.
22 Jaincoa, bere hestura gucietaric athera çaçu Israel.