1 Dabidi berari psalmoa astearen laugarren eguneco. Jauna asperceetaco Jaincoa da; aspercundeetaco Jaincoa trabaric gabe hari da.
2 Gora çaite, Jauna, lurra juiatzen duçuna; hampurutsuei bihur dioçoçute beren saria.
3 Bekatoreac noiz arteo, Jauna, noiz arteo bekatoreac içanen dira ospatuac?
4 Noiz arteo espantuca ibilico dira eta tzarqui minçatuco? noiz arteo haro eguinen dute bidegabe-eguile guciec?
5 Jauna, aphaldu dute çure populua, eta larrutu çure primança.
6 Hil dituzte alharguna eta arrotza; hil dituzte umeçurçac.
7 Eta erran içan dute: Jaunac ez du ikusico, ez da ohartuco Jacoben Jaincoa.
8 Populuco çoroac, adimendutan sar çaitezte; oi erhoac, çuhur çaitezte noizbait.
9 Beharria bere lekuan eçarri duenac, ez othe du adituco, edo beguia eguin duenac ez othe du ikusico?
10 Populuac açurriatzen dituenac, ez othe du jaçarrico? ez othe ditu harec irakasten guiçonac?
11 Jaunac eçagutzen ditu guiçonen gogoetac, badaqui haicezcoac direla.
12 Dohatsu guiçona çuc irakatsiren duçuna, Jauna, eta çure legueaz arguituren duçuna!
13 Ezti diotzotzu egun gaitzac, hobia bekatoreari idequia içan daquioen arteo:
14 Ecen Jaunac ez du hastanduco bere populua, eta bere primança ez du bazterrerat utzico,
15 Juiamendua bihur daquioen arteo çucembideari, eta hunen aldera bil ditecen arteo bihotz çucenecoac diren guciac.
16 Nor atheratuco da ene alde malçurquerian dabilçanen contra, edo nor jarrico da enequin tzarqueria-eguileen contra?
17 Baldin ez banindu Jaunac lagundu, guti batequin ene arima hilen egoitzan citaqueen.
18 Erraten banuen: kordocatua da ene oina; çure urricalmenduac, Jauna, laguncen ninduen.
19 Bihotzean jasaiten nituen nihonereco oinhaceen arabera, çure goçacariec eman diote bozcario ene arimari.
20 Tzarqueriaren alkia iratchiquia othe da bada çuri, ceinac nekea manamendutan ematen baituçu?
21 Gaixtaguinec arteac hedatuco diozcate prestuaren biciari, eta condenatuco dute odol hobengabea.
22 Bainan Jauna jarri çait ihes-leku, ene Jaincoa ene phesquiçaren lagunça.
23 Eta bihurtuco diote beren gaixtaqueria, eta beren malçurqueriaz galduco ditu; gure Jainco Jaunac galduco ditu.