1 Lauda Jauna. Jaunari aithor bihur dioçoçue, ceren den ona, ceren mendetan hedatzen den haren urricalmendua.
2 Orai Israelec erran beça ona dela, haren urricalmenduac mendetan badirauela.
3 Orai erran beça Aaronen etcheac, haren urricalmenduac mendetan badirauela.
4 Orai erran beçate Jaunaren beldur diren guciec, haren urricalmenduac mendetan badirauela.
5 Jaunari ene hesturatic dei eguin diot, eta Jaunac ençun nau çabalera atheratuz.
6 Jauna da ene lagunça, ez naiz guiçonac eguin deçaquedanaren beldur içanen.
7 Jauna da ene lagunça, eta ni nardatuco naiz ene etsaiez.
8 Hobe da Jaunaren baithan fidatzea guiçonetan baino.
9 Hobe da Jaunaren baithan uste içatea aitzindarietan baino.
10 Jendaqui guciec inguratu naute, eta Jaunaren icenean hequien ganic içan naiz aspertua.
11 Inguratuz inguracatu naute, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua.
12 Inguratu naute erleec beçala, sutan jarri dira sua lapharretan beçala, eta Jaunaren icenean içan naiz hequien ganic aspertua.
13 Bulkatua içan naiz, erorcerat abian, eta Jaunac soincatu nau.
14 Jauna da ene indarra, ene ospea, eta ene salbatzaile jarri da.
15 Bozcariozco eta esquer onezco otsac dira prestuen olhetan.
16 Jaunaren escuinac eguin du indar; Jaunaren escuinac goititu nau; Jaunaren escuinac eguin du indar.
17 Ez naiz hilen, bainan-bai bicico, eta goraqui erranen ditut Jaunaren eguinac.
18 Jaunac gogorqui nau cehatu, ez nau ordean heriotzearen escuetarat eman.
19 Çabal daroztatzue çucembideco atheac; hequietan sarthuric aithor Jaunari diot bihurturen.
20 Hau da Jaunaren athea, huntaric sarthu dira prestuac.
21 Aithor darotzut bihurturen, ceren nauçun ençun eta jarri çaren ene salbatzaile.
22 Etche-eguileec ez onhetsi harria, hura bilhacatu da izquina-harri.
23 Jaunac eguin du hori, eta gure beguiençat da miresgarri.
24 Hau da Jaunac eguin duen eguna; bozcarioz jauz gaitecen egun.
25 Oi Jauna, salba neçaçu! Oi Jauna, eguiçu onduz nohan!
26 Benedica bequio Jaunaren icenean heldu denari! Benedicatu çaituztegu Jaunaren etchetic:
27 Jauna da Jainco, eta arguia eman darocu. Besta handi bat eguiçue abar hostotsuequin aldareco adarretaraino.
28 Çu çare ene Jaincoa eta çuri darotzut aithor bihurturen; çu çare ene Jaincoa, eta çu çaitut goretsiren. Aithor darotzut bihurturen, ceren nauçun ençun eta jarri çaren ene salbatzaile.
29 Aithor bihur dioçogun Jaunari, ceren den ona, ceren bethi dirauen haren urricalmenduac.