1 Azqueneraino, leku sainduetaric urrundua içan den populuarençat, habean Dabidec iscribatua, arrotzec Jethen iduqui çutenean.
2 Jaincoa, urrical çaquizquit, ceren oincatu bainau guiçonac eta egun oroz guduca hestutu.
3 Egun gucian oincatu naute ene etsaiec, hainitz cirelacotz ene contra guducatzen cirenac.
4 Egun betheac lotsatuco nau, bainan çure baithan içanen dut ene iguriquitza.
5 Jaincoa baithan laudatuco dut niri eman hitza, Jaincoa içan dut ene phesquiça: guiçonac eguin diçaquetanaren beldur ez naiz içanen.
6 Egun gucian madaricatzen cituzten ene solasac; ene contra gaizquirat çauden hequien gogoeta guciac.
7 Bilku eguiten harico dira, eta gordeco dira; beguiz iduquico dituzte ene urhatsac. Nola ene biciari aiheri çan baitira,
8 Çuc ere ez ditutzu salbatuco. Çure hasarrean xehacatuco ditutzu populuac. Jaincoa,
9 Eguin içan darotzut ene biciaren aithorra; ene nigarrac eçarri ditutzu çure aitzinean. Çure aguinçac dakarren beçala,
10 Orduan ene etsaiac bulkatuac içanen dira guibelerat. Edocein egunez dei eguin deçaçudan, hara non eçagutzen dudan ene Jaincoa çarela.
11 Jaincoa baithan laudaturen dut haren hitza; Jauna baithan laudaturen dut haren aguinça; Jaincoa baithan içan dut ene iguriquitza, ez naiz içanen guiçonac eguin diçaquetanaren beldur.
12 Jaincoa, ene baithan bici dira esquer onetan bihurturen darozquitzutan botuac;
13 Ceren atheratu duçun ene bicia herioaren aztaparretic eta ene oinac behaztopatic beguiratu, Jaincoaren gogara eguin deçadan bici direnen arguitara.