1 Azqueneraino, Dabiden adigarri,
2 Doeg Idumearra ethorri cenean, eta Sauli berria ekarri eta erran çaroenean: Dabid Aquimelequen etchean içatu da.
3 Nolaz espantatzen duc malçurquerian hire burua, oi guiçon gaixtaqueriaco hazcar haicena?
4 Egun oroz hire mihia bidegabequeria asmatzen ibili duc; biçarnabala çorrotzac beçala cimarku eguin duc.
5 Malçurqueria onguia baino maiteago içan duc, makur minçatzea çucen baino.
6 Solas galgarri guciac maithatu dituc, oi mihi malçurra.
7 Hargatic Jaincoac xahutuco hau behin-bethico; kenduco eta iraicico hau hi hire olhatic, eta hire erroa bici direnen lurretic.
8 Prestuec ikusico dute, eta icituco dira; haren gainean irri-eguinen dute, eta erranen:
9 Horra guiçona, Jaincoa bere lagunçailetzat hartu ez-duena; Bainan bere aberastasun handietan eman du bere phesquiça eta bere ahal ezdeusaz buruiope hartu du.
10 Ni ordean, Jaincoaren etchean naiz oliba-ondo fruitutsu baten pare; ene phesquiça Jaincoaren urricalmenduan iduqui dut bethico eta menderen mendetaco.
11 Bethi eta bethi aithor darotzut bihurtuco, horiec eguin ditutzulacotz; eta çure icenari egonen natzaio iguri, ceren den ona çure sainduen aitzinean.