1 Dabiden othoitza. Jauna, bere bidea emoçu ene çucenari; ençun çaçu ene errequeia. Çure beharriac onhets beça ene othoitz, amarruric gabe ene ezpainac eguiten dutena.
2 Çure beguithartetic ilki bedi ene erabaquia; çure beguiec ikus beçate çucena.
3 Frogatu duçu ene bihotza; gauaz ikustera ethorri çaizquit; suaz frogatu nauçu, eta tzarqueriaric ez da ene baithan aurkitu.
4 Ene ahoa ez dadien minça guiçonen eguincen arabera, bide gogorrac iduqui ditut çure ahoco hitzen ariaz.
5 Çure bideetan emoçute ene urhatsei indarra, behaztopa ez ditecen ene oinac.
6 Nic deihadar eguin dut ençun nauçulacotz, ene Jaincoa: ene alderat makur çaçu çure beharria, eta ençun çatzu ene hitzac.
7 Espantagarriqui aguer çatzu çure urricalpenac, çure baithan beren phesquiça daducatenac salbatzen ditutzun Jauna.
8 Begui-ninia beçala çain neçaçu çure escuinari bihurcen diren gaixtaguinetaric. Çure hegalen itzalean gueriça neçaçu
9 Atsecabeztatu nauten gaixtaguinetaric. Ene etsaiec inguratu dute ene arima;
10 Gogortu dituzte beren bihotzac; hequien ahoac ez du içan hampurusqueriaco solasic baicen.
11 Iraici nauten ondoan, orai inguratua naducate: beren beguiac lurrera makurceco asmua dute hartu.
12 Hartu naute, harrapaquinari lotzera dagoen lehoinac beçala, eta çokoetan egoten den lehoincumeac beçala.
13 Jaiqui çaite, Jauna; aitzin çaquizquio ene etsaiari eta eragotz çaçu; itzurraraz çaçu ene arima gaixtaguinaren ganic; çure ezpata ken çoçute
14 Çure escuaren etsaiei. Jauna, lurreco gutietaric berez çatzu beren bician; hequien sabela çure ontasun gordeez bethea da. Badute nahi becembat haur, eta beren ondoregoac uzten dituzte beren haurrei.
15 Ni ordean, ene çucentasunarequin aguertuco naiz çure aitzinera; aseco naiz, çure ospea denean aguertuco.