Psalmoac 5 BHNT

1 Akabançaraino, ondoregoa ardiesten duenaren carietan, Dabiden psalmoa.

2 Jauna, çure beharriac adi betza ene solasac; ençun çaçu ene oihua.

3 Ene othoitzari çaudeci atzarriric, oi ene erregue eta Jaincoa.

4 Ecen, Jauna, othoizturen çaitut, eta goicetic ençunen duçu ene minçoa.

5 Goicetic jarriren naiz çure aitzinean, eta ikusiren dut Jainco bat çarela gaixtaqueria nahi ez duçuna;

6 Malçurrac ez duela çure aldean içanen bere egoitza, eta çucenari hoben eguiten dutenec ez dutela çure beguien aitzinean iraunen.

7 Gaitzets ditutzu tzarqueria-eguileac; galcen ditutzu gueçurrez minço direnac. Jaunac aborritzen du guiçon odolcoi, cimarkutsua;

8 Ni ordean çure urricalpen guciei esquer,       Sarthuco naiz çure etchean; çure beldurrean adoratuco çaitut çure templo sainduan.

9 Jauna bida neçaçu çure çucentasuneco bidean; çure aitzinean bida çaçu ene urhatsa ene etsaien ariaz.

10 Ecen eguia ez da hequien ahoan; haiceric baicic ez da hequien bihotzean.

11 Hequien cinçurra hobi çabaldu bat da; hequien mihiac cimarkutan dabilça. Juia çatzu, Jaincoa.       Hutseguin beçate beren asmuetan; iraiçatzu beren tzarqueria gucien arabera, ecen sumindu çaituzte, Jauna.

12 Bozcariotan sar beitez beren phesquiça çure baithan dutenac oro; bethi gucian bozturen dira, eta hequien artean eguinen duçu çure egoitza.       Çure baithan harturen dute beren ospea çure icena maite duten guciec,

13 Ceren çucenari emanen baitiozcatzu çure benedicioneac.       Jauna, çure oneriztea erredola bat beçala atheratu duçu gure buruen gainera.