1 Dabidi berari cantica, Jaunaren etchea alchatzen çutenean, gathibutasunaren ondotic. Jaunari canta dioçoçue cantica berri bat; Jaunari canta dioçoçue lurreco populu guciec.
2 Canta dioçoçue Jaunari, eta benedica çaçue haren icena; egunetic egunera eçagutaraz çaçue haren ganicaco itzurpena.
3 Jendaien artean oihu eguiçue haren ospea, populu gucietan haren sendagailac
4 Ceren Jauna handi baita eta guciz goihesgarri, jainco gucien gainetic ikaragarri,
5 Ecic debru dira jendaien jainco guciac; bainan Jaunac eguin ditu ceruac.
6 Haren aitzinean dira aithorra eta edertasuna; haren sainduteguian, saindutasuna eta handitasuna.
7 Bihur dioçoçue Jaunari, oi jendaien herriac, bihur dioçoçue Jaunari ospe eta ohore;
8 Bihur dioçoçue Jaunari bere icenaren ospea. Har çatzue bitimac eta sar çaitezte haren lorioetan;
9 Adora çaçue Jauna bere lorio sainduan. Lurra oro ikara bedi haren aitzinean:
10 Erraçue jendaietan, Jauna erreguetu dela. Ecen çucendu du lurraren ingurua, ceina ez baita kordocaturen; populuac çucentasunean juiatu ditu.
11 Goihera beitez ceruac, eta bozcarioz jauz bedi lurra; iharros beitez itsasoa eta haren barnecoac;
12 Boz beitez bazterrac eta hequietan direnac oro. Orduan oihanetaco çuhamu guciac bozcarioz jaucico dira
13 Jaunaren aitzinean, ceren heldu den, ceren heldu den lurraren juiatzera. Lurra juiatuco du çucentasunean; populuac juiatuco ditu bere eguiaren arabera.